XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKEL - Barkatu zaidazu aita, baina gertaera honek ere gure aitonarenakin zer ikusia duela esango nuke.

MARTIN - Tira, tira...

MIKEL - Zihur asko, sorginkeria hau ere.

MARTIN - Nahikoa diagu, beti gauza berakin jardun gabe!

MIKEL - Zukatz edo delako hori Urkiolan den ez gero...

MARTIN - Nahikoa diagu, Mikel! Nola diteke hire arreba atso zahar naskagarri horrekin hitz egiten gelditu? Ezin zaidak buruan sartu!

MIKEL - Baina aita, hemen denbora galtzen egon gabe, besteen bidera irtetzea hobe izango dugu.

MARTIN - Ez, ez. Hemen geldituko garela jakinean dituk. Honuntza bitartean, guk bezala berak ere ezer ez badute aurkitzen, berriro zabalduko gaituk. Aurrez irten bagendu...

MIKEL - Orain alferrik da hori pentsatzen egotea. (Txistuak entzuten dira). Nolanahi ere gainera, ez da urrutian izango Ana.